Navarvoley taldearen bisita jasoko du Hernanik bihar

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 26a, 00:00

Puntako partidua izango da.

Lehia gogorra daukate Euskal Ligako mutilek, 12:00etan kiroldegian: partidu guztiak irabazi dituzte bi taldeek.

Bikain hasi du denboraldia Hernanik, mutilen Euskal Ligan, taldea berriro osatu eta berehala: aurreneko hiru partiduak irabazi ditu. Eta bolada on horretan, proba gogorra izango du biharkoa, ligako laugarren jardunaldian: Navarvoley A taldearen bisita jasoko du, eguerdiko 12:00etan hasita, kiroldegian.

Hernaniarrek bezala, aurreneko hiru partiduak irabazi dituzte nafarrek ere. Porrotarik gabeko talde bakarrak dira, Udapa Jatorkide liderrarekin batera; eta goiko postuetan mantentzea izango dute jokoan bihar.

Nesken talde nagusiak, bere aldetik, aste honetan ekin behar zion Gipuzkoako Ligari, baina atsedena tokatu zaio estreinako jardunaldian. Hortaz, datorren astean hasiko du liga.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!