'Heriotzaren pedagogia familian', tailerra bihar Biterin

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 25a, 00:00

10:30etatik 12:30etara Manex Beristainek gidatuko du tailerra heriotzaren inguruan.

 

Dobera Euskara Elkarteak Heriotzaren pedagogia familian tailerra antolatu du bihar, 10:30etatik 12:30etara, Biterin Manex Beristainekin. Doakoa da eta gaur arte dago izena emateko aukera. Hala ere, kopurua mugatua da (15 familia gehienez) eta lehenbailehen egitea komeni da 943 33 27 99 eta 662 406 692 telefono zenbakietan. 

Espazio goxo bat eraikita tailerrean helburua familiako kideek modu eraikitzailean eta ludikoan heriotzaren inguruko lanketa burutzea da. Gau beltzaren begiradatik, barne begirada batera igaro nahi da. - Heriotzaren inguruan dituzten zalantza eta galderak elkarbanatzeko aukera eskainiko da.

Bestetik, dolu prozesuan dagoen familia horren zainketa bultzatuko da. Norbere eta bestearen heriotzari begirada eskainiko zaio, erritualen garrantziaz jabetzea, berriari lekua egite aldera. Heriotzari buruz hitz eginez, bizitzaren zentzuaz jardutea da azken helburua azken finean.

«Familian, heriotzaren lanketa prebentiboa egitea garrantzitsua deritzot heriotza normalizatze eta naturalizatze aldera. Haurrak, 5 urte ingurutik aurrera, galderak egiten hasten dira gurasoei», dio Manex Beristainek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!