Bertso saioa, gaur Garinen

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 25a, 00:00

Gaurko 'Udazkeneko bertso saioa' antolatu du Bertso Eskolak. Azkenean ordubete lehenago hasiko da, arratsaldeko 18:30etan, Garinen. Kantuan arituko dira Iker Ormazabal 'Tturko', Andoni Mujika 'Anatx', Irantzu Idoate eta Naia Arrizabalaga. Hasiera batean Tilosetako eskaileran egingo zen saioa, baina eguraldi txarragatik lekualdatu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!