Gaur arratsaldean hasiko dira Txantxilla auzoko festak

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 25a, 00:00

Gazteek arima guztiarekin bizitzen dituzte jaiak.

Prestakuntza lanetan ibili ostean, arratsaldeko 18:30etan botako da txupinazoa Txantxillako auzoan. Festa lehertzearekin batera irekiko da egitaraua, kontzertuak, pintxo-poteoa, haurrentzako jolasak, bingoa eta bazkari herrikoia izango dira besteak beste.

Badatoz Txantxillako festak, arratsaldeko 18:30etako txupinazoarekin lehertuko da festa auzoan, eta kontzertua eta pintxo-poteoa izango da gaur.

Andoni Ollokiegik kontzertua eskainiko du egitarauari hasiera emanez, arratsaldeko 19:00etan hasita. Artista sanjundarrak auzotarren animoak oraindik eta gorago utziko ditu. Bitartean, Jai batzordearen txoznan zein auzoko tabernetan, pintxo-poteoa egiteko aukera egongo da, pixkanaka auzotarrak festa giroan murgiltzeko.

Bihar izango da egun haundia, eta egitarau borobila antolatu dute goizetik gauera arte. Urtero lez, haurrek protagonismoa izango dute eta jolas eta ekintza ugari izango dituzte. Goizeko 10:30etan haurren lasterketa egingo da, eta jarraian haur-jolasak eta auzo-ginkana. 

Eguerdian, helduen txanda, bailarako sagardo dastaketa eta pintxoak egongo dira. Baita, Hernaniko Gazte Banda, Hernasax eta Hernani Musika Eskolako pianoko ikasleen emanaldia. Indarrak berreskuratzeko, auzotarrek elkarrekin batera bazkalduko dute, bazkari herrikoian, eta bazkalostean, bingo musikatua. 

Arratsaldean, haurrentzako txokolatada arratsaldeko 18:00etan hasita, eta gero, Arimen kalejira Hernaniko dultzaina taldekoekin batera. Arimak auzotik gora eta behera ibili ostean, eguna borobiltzeko, disko festa antolatu dute Hernaniko dultzaina taldekoekin batera. Antolatzaileek, mozorrotzeko deia zabaldu dute auzotarren artean. Egitaraua ixteko, eta festak agurtzeko, festen amaierako traka. Txantxillako festak amaituta aurtengo auzoetako jaiak ere amaituko dira.

 

EGITARAUA

TXANTXILLAKO FESTAK

GAUR

18:30 Txupinazoa eta festen hasiera.

19:00 Andoni Ollokiegiren kontzertua.

19:30 Pintxo potea Jai batzordearen txoznan eta tabernetan.  

BIHAR

10:30 Haurren lasterketa.

11:00 Haur-jolasak eta Auzo-ginkana.

12:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak.

12:30 Hernaniko Gazte Banda, Hernasax eta Hernani Musika Eskolako pianoko ikasleen emanaldia.

14:30 Auzotarron bazkaria.

16:30 Bingo musikatua.

18:00 Haurrentzako txokolatada.

19:00 Arimen kalejira Hernaniko dultzaina taldekoekin.

20:00 Arimen disko festa. Animatu eta mozorrotu!

Ondoren, festen amaierako traka!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!