Bihar 11:00etatik 13:00etara, familientzako tailer batera gonbidatzen ditu herritarrak Chillida Lekuk. Izenak izanak egiten tailerra haur eta gaztetxoek elkarrekin sorkuntza artistikoa eta irudimena ezagutzeko aukera izango da Hernaniko museoan.
Larraitz Torres artistak, pedagogia eta pop kultura uztartzen dituen estilo paregabeagatik ezaguna denak, mundu plastiko eta bisualaren, arkitekturaren eta haurtzaroko kontakizunaren arteko sormenezko bidaia batera eramango ditu bertaratutakoak. «Tailerrean zehar, zentzumen-espazio bat eraikiko dugu elkarlanean hitzetik eta marrazkitik abiatuta».