'Lassie: Una nueva aventura' eta 'La habitación de al lado', bihartik Biterin

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 24a, 17:28

Asteburu honetan bueltatuko dira zine emanaldiak Biterira. Ohi bezala, bi pelikula jarriko dituzte, bata haurrentzat eta bestea helduentzat. 'Lassie: Una nueva aventura' izango da haurrentzako filma, eta bi saiotan eskainiko dute: larunbatean eta igandean, arratsaldeko 16:45etan. Helduentzat, berriz, 'La habitación de al lado' jarriko dute, bost emanalditan: larunbatean, 19:30etan eta 22:30etan; igandean, 19:30etan; eta astelehenean, 16:30etan eta 19:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!