Betiko esentziari eutsiz, berrikuntzekin dator Goxo

Kronika - Erredakzioa 2024ko urriaren 24a

Itxura berriarekin ireki ditu ateak Hernaniko Goxo belar dendak, baina betiko esentziari eutsi diote. Etapa berri honetan, berrikuntzak txertatzeko apustua egin dute, besteak beste, hilero promozio ezberdinak egingo dituzte. 

Osagarri nutrizionalak eskaintzen ditu Goxok, baina elikadura munduan ere murgiltzen hasi dira dagoeneko, besteak beste, olo-malutak, marmeladak, kafeak edota zerealak; baita 'Hamarrehko' markako produktuak ere.   

Beste bereizgarri bat ere badu Goxok: produktuak erosteko aukera ez ezik, herritarrek kontsultak egiteko espazioa ere eskaintzen du. Bertako langile diren Josune Camarerok eta Izaskun Aldazek 25 urteko esperientzia dute belar munduan, beraz, adituen aholkularitza eta tratu pertsonala eskaintzen du Goxok. Gainera, enkarguak eta kontsultak WhatsApp bidez ere egin daitezke, eta Ekhi moneta ere  erabili daiteke erosketak egiteko.

Dendaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara; larunbatetan 09:00etatik 13:30etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!