'Trukehernani.eus' webguneak harrera ona izan du hernaniarren artean

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 24a, 00:00

Irailaren 10ean jarri zen martxan www.trukehernani.eus, hernaniarrek etxean dituzten gauzak trukatu, oparitu edo saltzeko zero kilometro webgunea. Egitasmoak harrera ona izan du hernaniarren artean, eta horren adierazle dira orain arteko datuak. Martxan jarri zenetik, 1.457 erabiltzaile izan ditu trukehernani.eus-ek. Guztira, orain arte 31 erabiltzaile ezberdinek 99 produkturen iragarkiak jarri dituzte webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!