Hernaniko 38garren Elkarte Arteko Mus Txapelketa azaroan hasiko da eta gaur 19:00etan, Karobi elkartean bilera izango da informazioa jasotzeko. Elur Txori, Etxeberri, Goiz Eguzki, Gure Txoko, Karobi, Sagastialde, Santa Barbara, Txantxangorri eta Txalaparta elkarteak hartuko dute parte eta bakoitzeko errepresentazioa bilerara joatea beharrezkoa da.