Udaletxeko areto nagusian lau batzorde bilera izango dira gaur goizeko 09:30etan hasita. Lehenengoa Antolaketa eta Ogasun Batzorderako bilera izango da. Bigarrena, 10:00etan, Tokiko Garapen Batzorderako bilera izango da eta puntu gehien jorratuko diren batzordea izango da. 10:30etan hasiko da Herritarrentzako Zerbitzuen Batzorderako bilera eta azkenik, 11:00etan Tokiko Gobernu Batzarrerako bilera izango da.