Goatze al haiz...?
Sandiusterriko ingurua da argazkietan ageri dena, 2006an. José Luis Gómez herritarrak bidali dizkigu bi argazkiak, Kronikako 'Goatze al haiz...?' atal berria ikusi eta bere argazki zaharretan arakatzen hasita.
2006ko martxoaren 31koa da bata, eta urte bereko apirilaren 18koa bestea: Sandiusterri ondoko etxea bota aurretik eta ondoren.
Zuk ere ba al daukazu argazki zaharrik, 'Goatze al haiz...?' atal polit bat osatzeko modukoa? Bidali kronika@kronika.eus helbide elektronikora, edo whatsappez 688 660 714 telefonora!