Altzuetak irabazi zuen Xalapartako lehiaketa

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 23a, 00:00

Hiru irabazleak sari banaketa ekitaldian.

Larunbatean jokatu zuten XXVIII. Sagardo Lehiaketa. Itxas Buruk eta Bereziartuak osatu zuten podiuma.

Larunbat iluntzean egin zuten Xalaparta Elkartean XXVIII. Sagardo Lehiaketa. Giro ederra sortu zen bertan, eta herritar ugari elkartu ziren bailarako sagardoa dastatzeko. 

Ondorengo hamar sagardotegiak izan dira aurtengo lehiakideak: Akarregi, Altzueta, Iparragirre, Rufino, Zelaia, Alorrenea, Bereziartua, Oialume Zar eta Gaztañaga. Puntuen zenbaketa amaituta, Altzueta izan zen garailea (1.176 puntu), Itxas Buru bigarren sailkatua (1.120 puntu) eta Bereziartua hirugarrena (1.117 puntu). 

Sailkapenak sailkapen, festa giroa izan zen nagusi Xalapartan. Horretaz arduratu ziren, besteak beste, Iker Osa eta Iñaki Zelaia bertsolariak. 

Elkarteko kideek gustura bukatu zuten lehiaketa, eta pozik geratu ziren lortutako emaitzarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!