Atzo goizean Lizeaga kaleko etxe bateko sukaldeak su hartu zuen. Udaltzainek Kronikari adierazitakoaren arabera, zehazki, goizeko 11:20etan jaso zuten sutearen abisua. Etxean ez zegoen inor eta ez zen zauriturik izan. Sutea zerk eragin zuen azaltzeko, suhiltzaileek esandakoaren arabera, «etxekoek sukaldeko suren bat piztuta utzi zuten ahaztuta eta horren ondorioz hartu zuen sukaldeak su».
Sukaldea bakarrik erreta
Udaltzainaren azalpenaren arabera, «sukaldea guztiz erreta dago baina etxearen gainerakoan ez du kalterik eragin suteak. Barrura sar - tzerakoan sukaldeko atea itxi egin genuen eta horregatik ez zen zabaldu etxe osoan».
Etxekoek, beraz, ez dute etxea utzi beharko suteak eragindako kalteak direla eta.
Bizilagunak ere ondo
Sutea piztu zen etxebizitzan ez zegoen inor momentuan, hutsik zegoen eta ez zen inor zauritu udaltzainek jakinarazi zutenez. Etxebizitza ondoko bizilagunek ere ez zuten kalterik izan, ez osasun aldetik, ez eta material aldetik ere.