Rokodromoa egiten hasi dira Hernaniko kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 22a, 00:00

Frontoiaren aldamenean egongo da rokrodomoa, eta bi fasetan gauzatuko dute obra.

 

Hernaniko Udalak martxan jarri ditu rokodromoa eraikitzeko obrak. Bi fasetan gauzatuko dituzte lanak; orain hasitako fasean lokala egokituko dute, eta bigarrenean rokodromoa eraiki.

Aurreikuspena da sei hilabetetan bukatzea lehenengo fasea, 326.000 euroko aurrekontuarekin. Ondoren, berehala ekingo diote eraikuntza faseari, eta horretarako 146.000 euro bideratuko ditu Udalak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!