Martin Zabaleta eta Pasang Temba, omenduak San Mamesen

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 22a, 00:00

Pasang Temba eta Martin Zabaleta, San Mamesen.

Athletic eta Espanyolen arteko partidua hasi aurretik Martin Zabaleta mendizale hernaniarra eta Pasang Temba omendu zituzten. Biak iritsi ziren Everesteko gailurrera 1980ko maiatzaren 14an eta lehendabiziko aldiz ikurriña Munduko tontorrik altuenera iritsi zen. Ohorezko sakea egin zuten Zabaletak eta Tembak. Sherpa hitzaldiak eskaintzen ari da Euskal Herrian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!