Maria Mamerta Agirreren zenbait argazki ikusgai egon dira Venezian

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 22a, 00:00

Venize Photo Lab erakusketan egon dira ikusgai argazkilari hernaniarraren bi argazkiak.

Maria Mamerta Agirre argazkilari hernaniarraren bi argazki ikusgai egon dira Veneziako Venize Photo Lab erakusketan. Mundu osoko argazkilarien lanekin osatu dute erakusketa, eta istorio polita du atzetik bertara iristeko bideak. 

Martxoan Mamertak bikotearekin Italiara egindako bisita batetik iritsi zen aukera. Erakusketa batean gizon batekin egin zuten topo, eta kamerak gainean zituztela ikusita argazkiak erakusteko eskatu zieten. Ikusitakoa asko gustatu zitzaion gizon hari, eta kontaktuak trukatu zituzten bertan. Kontua da argazkilaritza komisarioa zela gizon hura, eta handik egun gutxira Veneziako erakusketan bi argazki jartzeko aukera eskaini zion Mamertari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!