Hernanik garaipen borobila, Aretxabaletan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 22a, 00:00

0-3 nagusitu dira Euskal Ligan eta hirutik hiru partidu irabazi dituzte hernaniarrek.

 

Hernaniko mutilek ezin hobeto hasi dute denboraldia, Euskal Ligara itzuli diren honetan. Aurreko urtean talderik gabe izan eta gero, aurten bueltatu dira Euskal Ligako Lehenengo mailan, eta oraingoz hirutik hiru garaipen eskuratu dituzte. Azkena pasa den asteburuan Arizmendi ikastolaren aurka, Aretxabaletan. Hernaniarrak nagusi izan ziren eta garaipen borobila lortu zuten (0-3) 12-25, 19-25 eta 18-25eko partzialekin. Markagailuak erakusten duen bezala jaun eta jabe izan ziren bisitariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!