Palestinari babesa eskainiko diote gaur, Euskal Herriko udal guztien aurrean

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 21a, 00:00

Genozidioa Stop lelopean gaur Euskal Herriko udaletxe guztien aurrean kontzentrazioak antolatu dira Palestinako herriari babesa eskaintzeko. Hernanin 19:00etan izango da Gudarien plazan eta norberak ikurriña edo Palestinako bandera eramatea eskatzen da. Hernaniko Gernika, Palestina taldeak deitu du kontzentrazioa Hernanin eta «ezin dugu isilik eta geldirik egon», diote. «Ez da gerra bat, herri oso baten aurkako genozidioa da, lurralde oso baten suntsiketa, nazioarteko lege guztiak eta gizateriaren duintasuna ehortzen dituena. genozidioa gelditu, Palestina askatu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!