«Presoei salbuespen-egoera aplikatzen zaie oraindik»

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 21a, 00:00

Horren ondorioz «oraindik mobilizatzeko beharra dago eta dei berezia egiten diegu gazteei ostiral honetako enkarteladara», dio Saretik eta Etxeratetik.

 

Hernaniko Sare eta Etxerat elkarteetatik askotan azaldu dute «naiz eta egoera aldatu den oraindik salbuespen-egoerako espetxe polítika aplikatzen zaie gure senideei eta horregatik mobilizatzen jarraitu behar dugu». 

Hernaniko Sare eta Etxeratekin diotenez. «herriko dinamika aldatu egin da, baina mobilizatzeko premia inola ez. Ostiral honetan dei berezi bat egin nahi dugu gazte mugimenduari, gurekin bat egitera gonbidatzen ditugu».

 

Gudarien Plazan 20:00etan, ostiralean

Horregatik, ostiralean, enkartelada egingo dute arratsaldeko 20:00etan Gudari plazatik abiatuta. «Dei egiten diegu herritar guztiei bat egitera eta parte hartzera gurekin batera».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!