Errapia kide izandakoen lanak ikusgai, 'Ikusi Arte' erakusketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 21a, 00:00

Errapia taldeko hainbat kide elkarrekin inaugurazioan.

Aurreko astean inauguratu zen eta ostiralera arte daude ikusgai, batez ere Mikel Barreiroren eta Gorka Setienen lanak.

 

Ostiralera arte Ikusi Arte erakusketa izango da ikusgai Biterin, 18:00etatik 20:00etara. Bertan, Mikel Barreiro eta Gorka Setien artisten lanak egongo dira ikusgai eta hauetan oinarrituta Hernaniko Errapiako sortzaile ezberdinek egindako lanak ere bai: Aitor Ruiz de Egino, Ark, Iker Valle, Jaxone Usandizaga, Jon Zabaleta, Josemy, Kabuki, Maider Kalonge, Nagore Legarreta, Oihana Insausti, Patty Navais, Peio Goello, Xabi Ormazabal eta Ziku Armendariz.

Ikusi Arte erakusketa inaugurazioa giro onean joan zen pasa den astean. Mikel Barreiro eta Gorka Setienen Errapia kide izandakoen lanak izan ziren ardatz.

Artista ezberinen lanak daude Biterin ikusgai.

 

Alde batetik, Gorka Setienek idatzitako testuei lotuta sortzaileetako bakoitzak lan bat edo sorta bat aurkeztu zuen. Horrez gain Gorka Setienek diapositiba eta materialekin sortutako irudi ederrak eta Mikelek egin zituen hainbat lan ere ikusi ahal izan ziren: Gernika ardatz hartutako besaulki bereziak, teknika ezbedinak erabiliz sortu zituen margolanak, eta marrazketa koadernoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!