Bizikleta martxak ireki zuen larunbatean Asteklima

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 21a, 00:00

Hernaniko ikastetxeak lotu zituen martxak eta Elizatxo ikastola paretik azkar pasa ziren aldapan behera.

Ostegunean Klima Aldaketaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuta, sentsibilizazio astea antolatzen ari da Hernaniko Udala. Asteklimaren barruan bost jarduera antolatu dituzte, eta larunbatean izan zuten lehenengoa. Bizikleta martxa musikatua izan zuten herriko kaleetan zehar. Urbieta kaletik 10:00etan abiatu eta herriko ikastetxeak lotu zituzten ibilbidean. Aurretik, bizikletak ondo ikuskatzeko aukera izan da Urbietako oinarrizko konponketa saioan, eta bizikleta martxa egin nahi ez zutenentzat ginkana bat antolatu zen bertan. Gaurtik ostiralera erakusketa jarriko da Gudarien plazan eta bihar, arropa kustomizazio eta konponketa tailerra izango dira (Oleta kalea, 16:30-19:30).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!