Gebarako gaztelura bisita gidatua, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 21a, 00:00

Nabarraldek larunbatean Gebarako gaztelura bisita gidatua antolatu du eta Hernanitik 09:25etan irtengo dira Arabaruntz, Biteritik. Autobusaren prezioa 10 euro da; bazkaria, 25 euro. Gebarako gaztelua, Araban, Barrundia udalerrian eta Zadorra ibaiaren alboko muino batean dago. 17:00etarako dago iragarrita itzulera. Informazioa eta izenematea www.nabarralde.eus webgunean egin daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!