Elkarte Artekoaren bilera, Karobin

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 20a, 00:00

Hernaniko 38garren Elkarte Arteko Mus Txapelketa azaroan hasiko da eta hurrengo ostegunean, urriaren 24an 19:00etan, Karobi elkartean bilera izango da informazioa jasotzeko. Elur Txori, Etxeberri, Goiz Eguzki, Gure Txoko, Karobi, Sagastialde, Santa Barbara, Txantxangorri eta Txalaparta elkarteak hartuko dute parte eta bakoitzeko errepresentazioa bilerara joatea beharrezkoa da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!