Txilik irabazi du sari herrikoia, eta Apeaderok epaimahai profesionalarena

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 20a, 00:00

Bakailao Asteko irabazleak eta Pil-pil.

Ostiral arratsaldean egin zuten sari banaketa. Herritarren bigarren eta hirugarren sariak Goiz Argik eta Apeaderok jaso zituzten.

 

Ostiral arratsaldean egin zuten 12. Bakailao Asteko sari banaketa. Hernaniko Udaleko eta Berriak Elkarteko ordezkariak, Pil-pil maskota lagun zutela, kalejiran ibili ziren Kaxkoan zehar, eta zirrara puntu batekin osatu zuten garaileen ibilbidea. 

Edizio honetako bi irabazleak Txili eta Apeadero tabernak izan dira. Lehenengoak bildu ditu herritarren bozka gehien, eta bigarrenak jaso du epaimahai profesionalaren saria. Herritarren txapelketako podiuma Goiz Argik eta Apeaderok osatu dute, hurrenez hurren.

Hernaniko Musika Eskolako akordeoilariek girotu zuten kalejira. Nabarmentzekoa da aurtengoan tabernariek ere ez zekitela nork irabazi zuen; hortaz, sorpresa galanta hartu zuten irabazleek.

 

Sari banaketan Xabier Lertxundi alkateak eman zizkien garaikurrak tabernari guztiei, eta Patxi Ibarguren zinegotzia arduratu zen bertako produktuekin osatutako otarra emateaz.

Beste urte batez, arrakastatsua izan da Bakailao Astea.

 

12. BAKAILU ASTEA

SARI HERRIKOIA

1. Txili taberna
Txili Txin Txi

2. Goiz Argi taberna
Bakalazin

3. Apeadero taberna
Itsasarte

EPAIMAHAI PROFESIONALA

1. Apeadero taberna
Itsasarte

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!