Loli Izagirre (bidelaguna): «Mintzalaguna egitasmoan lasaiago egiten dute euskeraz»

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 18a, 14:22

«Aurrena, animatu nintzen Kronikan ikusi nuelako beharra zegoela, eta bi pertsonarekin hasi nintzen. Baina, haien lan kontuak tarteko, utzi egin genuen. Handik 2 edo 3 urtera hasi nintzen berriro parte hartzen, Doberak deituta. Gaur egun, gure taldean gaude bost mintzalagun eta ni. Astean behin elkartzen gara ordubetez. Iruditzen zait oso interesgarria dela Mintzalaguna egitasmoa. Zeozer ikasten dugunean, praktikan jartzea beharrezkoa da, betiere euskaltegietatik edo leku ofizialetatik kanpo. Izan ere, iruditzen zait jendeak lasaiago hitz egiten duela horrelako espazioetan. Eta horixe da egiten duguna. Denetik hitz egiten dugu, eta gustura egoten gara. Primerako plana da, eta oso programa polita».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!