Andoni Rey (bidelaguna): «Hizkuntza erabiltzea da garrantzitsuena»

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 18a, 14:20

«Jende askok lagundu izan dit niri hizkuntzak ikasten, eta horregatik aspaldidanik lagundu nahi izan diet besteei horretan. Gainera, euskerarekiko daukadan gertutasuna eta ardura kontuan hartuta, gogo haundiz murgildu nintzen mintzalagun (edo hizketalagun) izate honetan. Horrez gain, badu onura bat: formatua. Nahi den moduan egin daiteke, garrantzitsuena hizkuntza erabiltzea delako. Eta hortaz, irakasteko (eta ikasteko) gehien gustatzen zaidan formatua eman nion: informala. Goiz Eguzkin elkartzen ginen ostegunero, eta bertan edozertaz hitz egin. Batzuk hobeto moldatzen ziren, beste batzuk lotsatiagoak ziren... Hortxe dauka norberak zer landu!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!