«Ni Salamancan jaiotakoa naiz, eta gaztetan etorri nintzen Euskal Herrira. Orain dela 10 urte inguru hasi nintzen Mintzalaguna egitasmoan. Euskaltegian nengoen, eta ikasitakoa praktikatzeko hasi nintzen. Bi talde ezberdinetan egon naiz, eta lagun haundiak egin ditut hemen. Lehen, Joxebarekin, paseotxoa ematen genuen Kaxkotik. Eta orain, astelehenetan geratzen gara Biterin, Juanjorekin eta beste 5-6 lagunekin. Gauza askotaz hitz egiten dugu. Eta asteroko saiotik aparte, bazkariak eta irteerak egiten ditugu elkarrekin: Lerinera, Aranora, eta horrela».