Amaia Perez (mintzalaguna): «Konfiantza hartu nuen eta askatu egin nintzen, euskeraz hizketan»

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 18a, 14:17

«Mintzalaguna egitasmoan izena eman nuen ilusioarekin, bizitzeko eta harremanak izateko euskeraz, akatsak egiteagatik epaitua izateko beldurrik gabe. Espazio seguru bat aurkitu nuen, non inork ez zuen gaztelaniara aldatzen nire akatsengatik, eta horri esker konfiantza irabazi nuen eta hitz egitean askatu nintzen. Talde txiki eta atsegina osatu genuen, eta paseatzeko edo zerbait hartzeko aprobetxatzen genuen, era guztietako gaiei buruz hitz egiten genuen bitartean. Aukera zoragarria izan da, ez bakarrik nire euskera hobetzeko, baita eguneroko bizitzan jendea ezagutzeko eta hizkuntzaz gozatzeko ere».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!