'Culpables?' erakusketa, Kulturarteko Plaza Feministan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 18a, 00:00

Bisitariek adi irakurtzen dituzte hilketa matxisten errelatoak.

KarmeLaHoz artistak Culpables? erakusketa inauguratu zuen asteartean Kulturarteko Plaza Feministan. Erakusketan indarkeria matxistaren ondorioz eraildako emakumeen kausak irakurri daitezke zintzilikatutako arropa gorrietan. Inauguraziora adin ezberdinetako jendea hurbildu zen. Solasaldi interesgarria antolatu zen bertan eta Institutuko batxilergoko eta LHko hainbat talde bisitan joango dira datozen egunetan, azalpena ikusteko eta gaiari buruz lan egiteko hainbat diziplinatatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!