Dendek eta tabernek erakusleihoak apaintzeko aukera izango dute

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 18a, 00:00

Pasa den urtean Kronika apaindu zuten ikasleek.

Gau Beltzeko apainketa egiteko proposamenarekin, deialdi irekia egin nahi du Doberak, herriko komertzio eta tabernari guztien artean.

Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian, eta Hernanin ere, ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari da Dobera Euskara Elkartea. Herria girotze aldera, herriko ikastetxeetako haurrak ilusio haundiarekin prestatuko dituzte apaingarri polit-politak komertzioetako erakusleihoetan jartzeko. Horretarako Doberak mezua zabaldu die merkatariei. «Hori horrela, zure denda apaintzea nahi izanez gero, eman izena lehenbailehen!».

Apainketa lanak urriaren 25ean eta izena eman behar da astelehena baino lehen

Apainketa lanak urriaren 25ean egingo dituzte komertzioetan eta tabernetan. «Animatu eta eman izena urriaren 21a baino lehen (dobera@dobera.eus), goazen denak Gau Beltzan murgiltzera!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!