Eguneko bertsoa

Progre arteko pobreak

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 17a, 11:22

Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da gaur. Eguneko bertsoa Maialen Lujanbiok abestu zuen, azken Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. Etxe garbitzaile baten ahotik abestutako bertsoa da. 

Lan bat finkorik ez daukat eta
ordea, hiru lan orde
orduka egin eta indarrak
hurrengorako ere gorde
nere jabeen etxeak dira
mila klase ta kolore
dizdizka hantxe ipintzen ditut
euren zilar eta kobre
ezkertiarrak, aurrerakoiak
ta zenbait bikote progre
neri ordaintzat ematen dabiltz
beltzean pare bat sobre
ni nere lanaz harro banago
baina harro bezain pobre. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!