Zer ari da gertatzen parke eolikoekin? hitzaldia eskainiko dute bihar, 18:30etan, Biterin. Ekologismoa, makroproiektuak eta energia trantsizioa gai hartuta, solasaldia izango da, Kontseilu Sozialistak antolatuta. Ereñotzuko Pagoaga auzoko mendietan eta Arano eta Mandoegiko mendialdean Repsol eta Endesa enpresek parke eolikoen makroproiektu bat jarri nahi dute martxan, eta hori dela eta, proiektu honen inguruan eta orokorrean ekologismoaren auziaz hitz egiteko beharra ikusi dute. Horretarako, Euskal Herria Bizirik plataformako kide bat gonbidatu dute hitzaldira. Herritar, elkarte zein interesatu guztiak gonbidatu dituzte.