Pozarren irakurtzen ditugu higiezinen sektoreko hurrengo berrikuntzak. Gobernuak urrian onartuko du gazteak alokatu ahal izateko bonu bat ematea.
Hilean 250 euroko laguntza da 35 urtetik beherako gazteentzat, eta 2024ko azaroan hasiko dira ematen. Oso ona iruditzen zait gazteentzat, eskertuko baitituzte.
Hala ere, neurri horren albo-ondorioak honako hauek izango dira: etxebizitzen eskariak gora egin ahala, alokairu-prezioak igo egingo dira, jakina. Bai horixe.
Etxebizitzen jabeok, urteak daramatzagu orain ez dugun segurtasuna eskatzen, okupen eta inkiokupen aurrean, Europako neurriak kopiatuz, non ordaintzen ez duten maizterrak hiru egun baino gutxiagoan kaleratzen diren.
Horrela, etxebizitza behar duen beste familia batek okupa dezake, eta jasotzen dituen zerbitzuak ordaintzeko prest dago.
Jabeari konfiantza eskaintzen bazaio, gaur egun hutsik dauden etxebizitza asko alokairuaren merkatuan sar daitezke.
Justiziarekiko konfiantzarik eza eta epaitegietako ebazpen-denborak dira jabeen sektore garrantzitsu batek alokatu nahi ez izateko eta hutsik mantentzeko arrazoi nagusia.
Zer gertatzen da edozein sektoretan eskaintza haunditzean? Prezioak jaisten dituztela. Higiezinen sektorea ez da salbuespena.
Etxebizitzen eskaintza haunditzea, berriak zein bigarren eskukoak, alokairuen prezioak jaisteko baliozko aukera dela iruditzen al zaizue? Jabeok epaitegietan konfiantza eskatzen dugu.
Agur t'erdi.
Ion Azpiazu Goñi