Elizatxo ikastolako estalkia handitzeko lanak hasi dira

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 16a, 00:00

Elizatxo ikastolan hasi dira dagoeneko lanak.

Elizatxo ikastolako atzeko estalkia haunditzeko lanak hasi dira. Helburua Elizatxo herri ikastetxeko eraikin zaharra eta berriaren arteko jolas-eremuko estalkia handitzea da. Lanen iraupena hiru hilabetekoa izango dela aurreikusten da eta lanen aurrekontua 231.435,31 eurokoa da. Lanak Udalaren (kostuaren %40a) eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren artean (kostuaren %60) finantzatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!