Gaur inauguratuko da Errapiako sortzaileen erakusketa

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 16a, 00:00

Gaurtik urriaren 25era Ikusi Arte erakusketa izango da ikusgai Biterin, 18:00etatik 20:00etara. Bertan berriki utzi gaituzten Mikel Barreiro eta Gorka Setien artisten lanak egongo dira ikusgai eta hauetan oinarrituta Hernaniko Errapiako sortzaile ezberdinek egindako lanak ere bai: Aitor Ruiz de Egino, Ark, Iker Valle, Jaxone Usandizaga, Jon Zabaleta, Josemy, kabuki, Maider Kalonge, Nagore Legarreta, Oihana Insausti, Patty Navais, Peio Goello, Xabi Ormazabal eta Ziku Armendariz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!