CAGE taldearen kontzertua izan zen larunbatean Zikuñagako ermitan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 15a, 00:00

CAGE musika taldearen kontzertua Zikuñagako ermitan.

Zikuñagako auzo elkarteak antolatuta, eta kulturbira atalaren barruan, CAGE musika taldeak kontzertua eskaini zuen larunbatean, hilaren 12an, Zikuñagako ermitan. Jaio berri den musika taldea da CAGE, eta musikari ezberdinak batuta osatu duten proiektu berri honek baditu dagoeneko abesti propioak. Baina, 80ko eta 90eko hamarkadako bertsioak ere jo zituzten larunbatean, besteak beste, AC/DC eta Supertramp bezalako taldeen bertsioak. Eguraldiak lagunduta, giro ezin hobea izan zuten Zikuñagako auzotarrek eta bisitariek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!