Hernaniko txistulariek kontzertua eskainiko dute ostiralean Adunan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 15a, 00:00

Hernaniko Musika Eslkarteko txistulariek kontzertua eskainiko dute ostiralean. Emanaldi berezia izango da hainbat arrazoirengatik. Lehena, ez delako Hernanin izango, Adunan baizik. Ostiralean eta larunbatean, bertan ospatuko diren Alboka Topaketak direla eta eskainiko da. Bestalde, txistulariena parte hartzea izango da. Juan Mari Beltran eta bere taldearekin batera egingo den kontzertua izango da, eurak izango baitira protagonistak. Ostiralean, urriaren 18an, Juan Mari Beltran Lagun artean kontzertua elizan izango da 19:00etan. 

Kontzertuan ere, Hernaniko txistulariekin batera izango dira Errenteriako Herri Arte Eskolako albokari eta dultzaineroak. Jakin kontzertu hau hirukoitza izango dela. Azaroaren 22an, Santa Zezilia egunean, Biterin eskainiko da. Eta 2025eko maiatzean Errenteriako «Musikaste» barruan ere eskainiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!