Ikastetxeetako eremuetako txikizioak salatu nahi ditu Udalak

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 15a, 00:00

Ikastetxeetako patioetan gertatzen dira txikizioak.

Asteburuetan gertatzen dira eta hezkuntza komunitateari ez ezik, herritar guztiei egiten diete kalte gisa horretako ekintzek.

 

Herriko ikastetxeetako patio-eremuetan asteburuetan maiz gertatzen diren txikizioak direla eta, kezka adierazi nahi du Hernaniko Udalak. «Gertakariak salatu eta adierazi nahi dugu horrelako ekintzak ez direla onargarriak eta guztiontzako direla kaltegarriak, hezkuntza komunitateek herriaren eskura jartzen dituzten espazio publikoak baitira ikastetxeak».

Txikizioak egin dituztenei hausnartzeko eskatu nahi diete Udalak eta Hernaniko ikastetxeetako zuzendaritzek: ikastetxeen eremuak herritar guztiek gozatzeko egoten dira irekita. Kalteek, ikastetxeen egunerokoa zailtzeaz gain, herritar guztiei egiten diete kalte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!