Gaur hasiko dituzte entrenamenduak Arraun Elkarteko traineruko neskek

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 15a, 00:00

Denboraldiko esfortzutik indarberrituta, gaur arratsaldean hasiko dira entrenatzen Hernaniko Arraun Elkarteko traineruko neskak. 18:30etan jarri dute hitzordua, Ibarluze poligonoko egoitzan. Gainontzeko taldeak, infantilak, kadeteak eta jubenilak, aurreko asteetan hasi ziren denboraldi berria prestatzen. Arraun Elkartetik jakinarazi dute arraunean aritu nahi duen edonor egoitzatik pasa daitekeela. Informazio gehiagorako hernani.arrauna@gmail.com helbidera idatzi daiteke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!