Eguneko bertsoa

Jai eta astelehen

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 14a, 09:14

Astelehena iritsi da berriro. Batzuentzat, ordea, ez da bereziki gogorra izaten asteko lehenengo eguna. Maialen Lujanbiok 2017an definitu zuen moduan, besteen lanetik bizi direlako. 

Izerdiak lehenago
fama ona zekarren
pixka bat moteldu da
urteetan barren
lehen lana ta izerdia
zen balore aurren
gaur egunera arte
lagunak elkarren
izerdia zer den
zail da esaten zeren
jai eta astelehen
hartuta atseden
besterenetik asko
bizi da hemen. (bis)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!