Garaipenarekin hasi du denboraldia Hernanik, Oviedo erraz menderatuta

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 14a, 00:00

Beñat Arizetak egin zuen partiduko bigarren entsaioa, jokaldi honetan.

41-3 irabazi zuen Hernanik, partidu ona jokatuta. Asteburu honetan Getxon arituko dira.

Hernaniko Ohorezko B mailako taldeak ez zuen hutsik egin denboraldiko lehenengo partiduan. Oviedoren bisita jaso zuen Landaren, eta zaleen aurrean 41-3 irabaztea lortu zuten trikoloreek.

Defentsan sendo eta erasoan fin ibili ziren hernaniarrak. Atsedenaldira iristerako ondo bideratuta zeukaten partidua; 27-0 aurretik amaitu zuten lehenengo zatia, eta dinamika berari eutsi zioten bigarrenean. 

Herritar ugarik egin zuten bat taldearekin, eta giro onean gozatu zuten denboraldiko lehenengo partiduaz, eguerdiko eguzkipean.

Asteburu honetan Getxoren zelaian jokatzea egokitzen zaio Hernaniri. Taldearen asmoa garaipenak pilatzen jarraitzea da, partidu erabakigarrietara igoera fasean sartzeko aukerekin iristeko.

Erlazionatuak

Errugbia: Hernani-Oviedo

Kronika - Erredakzioa urr 14, 08:39 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!