Festa giro ederrean ospatu zuten atzo Portu Eguna bertako auzotarrek

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 13a, 00:00

Tortilla lehiaketarekin hasi zuten eguna, eta bapo bazkaldu ondoren dantzaldia egin zuten Portuko plazan.

Eguraldia lagun, festa giro ederrean ospatu zuten atzo Portu Eguna. Eguerditik iluntzera arte gustura egon ziren auzotarrak, eta arrakastatsuak izan ziren Auzo Elkarteak antolatutako jarduera guztiak.

12:00etan hasi zuten ospakizuna, patata tortila txapelketarekin. Epaileen eta bizilagunen dastaketa pasata, bi tortilla onenek jaso zuten saria. 

Bazkalorduan 50 lagun inguru elkartu ziren Ibarrolaburu plazako arkupeetan. Indarrak ondo berreskuratuta, 'Bide batez' erromeria taldearen kontzertuarekin borobildu zuten festa, dantza eta parre artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!