Iturriotzera joango dira gaur Zikuñagako zikloturistak, Andazarratetik

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 13a, 00:00

Urteko 29. irteera egingo dute gaur Zikuñagako zikloturistek. Hernanitik Iturriotzera joango dira gaurkoan, Andazarratetik igota. 60 kilometroko ibilbidea osatutko dute, eta amaierako igoera hori izango da gogorrena. Klubetik jakinarazi dute beharrezkoa dela taldeko arropa eramatea. Goizeko 09:00etan irtengo dira Zinkoeneatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!