Denboraldiko lehenengo partidua jokatuko du gaur Hernaniko Ohorezko B mailako taldeak

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 13a, 00:00

Taldea gogotsu dago denboraldi berriari ekiteko.

12:00etan jokatuko dute trikoloreek ligako lehenengo partidua, Oviedoren aurka, Landaren. Abonatzeko aukera izango da bertan.

Bailarako errugbizaleei gaur bukatuko zaie itxaronaldia. Eguerdiko 12:00etan jokatuko du Hernaniko Errugbi Elkarteko Ohorezko B mailako taldeak denboraldiko lehenengo partidua. Oviedoren aurka egingo du debuta, eta igoera fasean sartzeko garrantzitsua izango da hasierako norgehiagoketan emaitza onak lortzea. 

Goiko postuen lehian sartzea da Hernaniren helburua. Lehenengo fasean talde gogorra egokitu zaie trikoloreei, baina taldeak sinetsita dauka lana ondo egiten baditu aukerak izango dituela. 

Hamabi taldek osatuko dute lehenengo faseko A multzoa, eta ondorengo lehiakideak izango ditu Hernanik: Santander, Uribealdea, Gipuzkoa Sortzen, Gernika, Ge­txo, La Única, Pasek Belenos, Gijon, Gaztedi, Oviedo eta Uni Bilbao. Itzuli bakarrera erabakiko da fasea, eta bost partidu jokatuko dira Landaren.

Abonatzeko aukera, Landaren

Denboraldi berriari aurre egiteko ezinbestekoa izango da zaleen babesa. Errugbi Elkarteak martxan jarri du dagoeneko aurtengo denboraldirako abonatuen kanpaina, eta gaur Landareko sarreran jarriko dira bertan harpidetzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!