Kontzentrazioa gaur Plaza Berrin, Iruñeko erailketa matxista salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 12a, 00:00

Kontzentrazioa egingo dute gaur Plaza Berrin, Hernaniko Koordinadora Feministak deituta, aste honetan Iruñean gertatutako erailketa matxista salatzeko. Eguerdiko 12:00etan izango da elkarretaratzea; Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxako protokoloarekin bat eginez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!