Ezin hobeto hasi du denboraldia Hernanik, mutilen Euskal Ligako lehenengo mailan. Urtebeteren ondoren mutil nagusien taldea berriro osatu, eta garaipen batekin ekin zioten aurreko asteburuan, Sestaoren kontra 3-1 nagusituta: 25-13, 25-22, 9-25 eta 25-15.
Asteburu honetan jokatuko dute bigarren partidua, Donostian. Bera Beraren kontra ariko dira, larunbat goizean, 10:00etan Manteo kiroldegian. Garaipen batekin hasi dute denboraldia donostiarrek ere, Arizmendi Ikastolaren kantxan hiru jokotan nagusituta (19-25, 24-26 eta 21-25). Partidu gogorra izango da, baina hasiera onari segida emateko asmoz joango dira hernaniarrak.