'Gerratera garamatzate' hitzaldia, bihar

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 10a, 00:00

Adrian Zelaiak eta Mari Carmen Basterretxeak hitzaldia eskainiko dute bihar, Biterin, arratsaldeko 18:00etan hasita. Aintzinera Biltzar Taldeak antolatu du. 'Gerratera garamatzate' baieztapena eta bi galdera izango dituzte abiapuntu hizlariek: 'Derrigorrezko soldadutza gizon eta emakumeentzat?' eta ' zer egingo dugu'. «Egungo komunikabideetan entzutea zail egiten den ikuspegi desberdinak azaldu eta bizi dugun egoeraren inguruan galderak egiteko aukera izango dugu», azaldu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!