Irteera antolatu du Goiz Eguzkik, Laguardiara bisita eta bazkaria; eta biharkoa izango da izena emateko azkeneko eguna, Goiz Eguzkin bertan. Bi txandatan egingo dute irteera, urriaren 23an eta 25ean. La Casa Encantada museoa bisitatuko dute goizean, Errioxako museo etnografikoa; eta ondoren, bodega bat bisitatu, ardo dastaketa egin eta Laguardiako jatetxe batean bazkaltzea da asmoa.