Hernaniko Udalak lan anitzetarako bost langile behar ditu, eta zabalik dago izenematea

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 10a, 00:00

Lan anitzetarako bi peoi, elektrizista bat eta bi igeltsero behar dira, eta guztiek bost hilabeteko lanaldi osoko kontratua edukiko dute.

Hernaniko Udalak bost langile kontratatuko ditu urtea bukatu aurretik, Tokiko Enplegu Planaren bidez. Zehazki, lan anitzetarako bi peoi, elektrizista bat eta bi igeltsero izango dira, eta guztiek bost hilabeteko lanaldi osoko kontratua edukiko dute. 

Dagoeneko zabalik dago pe­oien lanpostuetarako izenema­te, eta urriaren 17ra bitarte izango dute interesatuek apuntatzeko aukera. Aldiz, elektrizista eta igeltseroen kasuan, apun­tatzeko epea azaroaren 22tik abenduaren 5era bitarte egongo da zabalik.

Apuntatu nahi duenak, zenbait baldintza bete beharko di­tu. Batetik, ezinbestekoa da Hernanin erroldatua egotea, bai­ta langabezian egotea ere, eta Lanbiden izena emanda. Eta bestetik, derrigorrezkoa izango da euskeraz jakitea.

Bestalde, hautagaiak ezingo dira 2023ko Tokiko Enplegu programaren edo Gazte Enplegu programaren onuradunak izan. Azkenik, emakumeek lehentasuna izango dute kontratazioa egiteko garaian.

Peoien lanpostuetarako izenematea Lanbideren webgune­an egin daiteke, eta prozesuaren amaiera lanerako hautatutako­ek, ezinbestean egin beharko dute Hiriguneen Mantentze ikas­taroa, lanean hasi aurretik. Ikastaro hori Lasarte-Oriako EAGI eraikuntz-eskolan egingo dute, eta guztira 150 orduko ikastaroa izango da. Nahitaezko prestakuntza hau gainditu ondoren gauzatuko ditu kontratazioak Udalak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!