Bi ipuin kontaketa saio eskainiko ditu gaur Ixabel Agirresarobek

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 9a, 00:00

Ixabel Agirresarobe kontalariak bi saio eskainiko ditu gaur arratsaldean Hernaniko Udal Liburutegian. Lehenengoa, Haur Hezkuntzako 3. eta 4. mailako haurrei zuzendutakoa, 17:30etan hasiko da; bigarrena, HH5etik gorako haurrei zuzendutakoa, 18:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!